XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bereizketa hauek ez dira beti oso argiak, eta horregatik sailkapen-sistema desberdinak proposatu dira (Sieburth et al, 1978).

1.2. Tamainua eta plankton-espezieen katea.

Espezie planktonikoen artean dauden erlazio kimikoez gain, espezie hauen katea dela eta beste alderdi garrantzitsuak ere gogoan izan behar ditugu: esate baterako, organismoen tamainu-aldakuntza eta ondorioz, elikagai-absortzioan gainazal/bolumen erlazioa kontutan harturik, larratzean eta hondorapen-tasan gertatuko diren aldakuntzak.

Margalef-en (1958) plankton-katearako ereduari jarraituz, katean zehar zelula-neurria gero eta handiago izango da.

Azken lanetan ostera, fitoplankton-ekoizpenaren zatirik handiena nanoplanktonari (2-20 ampmicro;m-ko diametroko izaki bizidun planktonikoei) esker dugula adierazten digute, kateako azken etapetan nagusi izanik (Malone, 1971 a eta b; Sheldom et al, 1972, 1973; Malone et al, 1979; eta abar).

Kateako lehen etapan elikagaiak berriztatu ondoren, klorofila-kantitate osotik %5-20 nanoplanktonari dagokiona izaten dugu (Hallegraef, 1981).

Aitzitik, ur-zutabea udan estratifikazio-baldintzetan dagonean, hots, kateako etapa berantkorrean, guztizko klorofilarako nanoplanktonaren emaitza %50-99 izaten da (Hallegraef, 1981).

Katean ikusten diren etapa eta banaketa hauek, neurriaren arazoa kontuan izanik, plankton-izakien banaketa geografikoaren antzekoak dira.

Ezaguna denez, ozeano-uretan nanoplanktona (kokolitoforidoak, dinoflagelatu biluziak, monadoak, eta abar) nagusia da.

Elementu planktoniko handiak (diatomeak eta dinoflagelatu handiak) aldiz, kostaldeko eta plataforma kontinentaleko uretako fitoplanktonean nagusitzen dira (Malone, 1980).

Horrelako tendentziak, ur-sistema oligotrofiko eta eutrofikoetan ere aurki ditzakegu.

Horregatik, plankton-osagai txikiek segida ekologikoan daukaten funtzioari buruzko azken lanak, Margalefek bere segida-ereduan proposatu zituen neurri-tendentziekin ez daude ados.

Beraz, argi dago segidan zehar fitoplankton-izakien neurri erlatiboa alda dezaketen faktore guztiak birkontsideratu egin behar ditugula.

Ikusten denez, une batean izan dezakegun fitoplankton-organismoen tamainu-banaketa, faktore hauen menpean egongo da: - Zelula-neurria eta elikagai-absortzioaren arteko erlazioa.

- Hondorapen-tasa erlatiboa.

- Grazinga (larratzea).

Elikagaien absortzioa.

2. irudian agertzen zaigun grafikotik atera ditzakegun ondorioen bitartez, zelulen tamainuaz orokorpen hau egin dezakegu: teorikoki, zelula txikiak handiekin konparatuz, hazteko eta elikagai-kontzentrazio altua denean elikagaiak erabiltzeko elementurik onenak dira, zeren eta gainazal/bolumen erlazioa handiagoa bait dute.

Izan ere, zelula txikiek erlatiboki, biomasa-unitatez absortzio-gainazal handiagoa dute, eta horregatik hain zuzen, elikagai-absortzioaren tasak haatik, ekoizpen eta zatiketa-tasak handiagoak izan beharko lukete (2. irudia).

Hala ere, fitoplankton txikiak dauzkan elikagai-absortziorako asetasun-koefizienteak normalean fitoplankton handienarenak baino txikiagoak izaten direla berezitu behar dugu (3. irudia).

Beste alde batetik, Bansek (1982) zelula-neurriari eta hazkunde-tasari buruz zegoen lan guztia berrikusi zuen, (...).